Peña y Goñi kalea, 3 20002 Donostia-San Sebastián

Coaching-aren nire ikuspegia

Coaching-a baliabide boteretsua da zure onena garatzeko, bai bizitza pribatuan, bai zure lanbidean. Coaching-a aldaketari buruz ari da, aldaketak egiteko moduari buruz. Coach-ak bizitza hobea lortzen laguntzen die pertsonei.

Zeintzuk dira zure ametsak?

Zer da garrantzitsua zuretzat?

Oraintxe bertan merezi duzuna al duzu?

Zer da posible zuretzat?

Zergatik nahi du coach-a jendeak?

Jendeak coaching-a eskatzen du arrazoi askorengatik, baina bere ametsen eta errealitatearen arteko disonantziaren bat izatea da ohiko ezaugarria. Bakoitzak bere mugak ditu onartzen ahal duenerako, eta muga horiek bere ohituren eta bizimoduaren araberakoak dira.

Pertsona batzuek benetan gaizki egon behar dute mugitzen hasteko. Beste batzuk, aldiz, nahiko gustura eta arrakastatsu senti daitezke, eta aldi berean sinetsi: “hobetzeko ez da beharrezkoa gaixorik egotea”. Pertsona horiek coach bat kontratatzen dute, zoriontsuago eta are eraginkorrago izateko modua aztertzeko. Izan daitekeen onena izan nahi dute, eta gero eta hobeak izateko onena nahi dute.

Coaching-aren zeregina da pertsonari beste norabide bat hartzen laguntzea, bere zoriontasunerantz aurrera egiten laguntzea, puntu beraren inguruan erosotasunez bueltarik ez ematea.

KONFIANTZA

Konfiantza ezinbestekoa da coaching-harremanetan. Konfiantzak denbora eskatzen du. Oso arraroa da norbaitek berehala beste norbaitengan konfiantza izatea, tartean arrazoi oso indartsurik ez badago behintzat. Konfiantza izateko, coach-ak zintzoa eta gaitua izan behar du.

COACHING-aren prozesua

Coachingak ez dio arreta jartzen iragana ulertzeari, baizik eta oraina ulertu eta etorkizuna diseinatzeari.

  1. JOMUGA ETA HELBURU ZEHATZAK DEFINITZEKO ETORKIZUNERA BEGIRA JARRI.

  2. AUKERA BERRIAK BILATU, ORAIN ARTE LORTU EZ DUGUN TOKIAN AURRERA EGITEKO.

  3. COACHING-A EKINTZA DA. EKINTZARIK GABE, EZ DAGO ALDAKETARIK.

Coaching de directivos y ejecutivos en Donostia, Guipúzcoa