Peña y Goñi kalea, 3 20002 Donostia-San Sebastián

KIROL-COACHING

Kirol-coaching-a baliabide boteretsua da zure onena garatzeko, bai bizitza pribatuan, bai errendimendu handiko kirolean. Kirol-coaching-a aldaketari buruz ari da, aldaketak egiteko moduari buruz. Coach-ak kirolarien bizitza eta helburuak hobetzen laguntzen du.

Zeintzuk dira zure ametsak kirol mailan?

Zer da garrantzitsua zuretzat?

Oraintxe bertan merezi duzuna al duzu?

Zer da posible zuretzat?

ZERGATIK KIROL-COACHING BAT?

Hor hasi zen coaching kontzeptua. Coaching-a kirolekin lotu izan da tradizioz. Behar duen edozein atletak bere coach edo entrenatzailea du gaur egun, normalean erretiratutako kirolariren batek bere garaian arrakasta izan zuen. Orduan, zergatik dute atleta onenek beren coach-a? Edo, agian, hobeak dira, dutelako? Zergatik ez luke bere karrera serio planteatzen duen edozein atletak bere coach propioa izan behar?

Kirola da, ezbairik gabe, pertsona bere buruaren bertsiorik onena aurkitzera eramaten duen baliabiderik onenetako bat, gogamenak ezartzen dizkigun mugak haustera eta geure buruarekin konektatzera.

Kirol-coach batera joateak lagunduko dizu norabide zuzena hartzen, zeure kabuz hartuko bazenu baino denbora gutxiagoan. Zure esanetara nago aurrez aurreko saioekin edo skype edo telefonoa erabiliz.

KONFIANTZA

Konfiantza ezinbestekoa da coaching-harremanetan. Konfiantzak denbora eskatzen du. Oso arraroa da norbaitek berehala beste norbaitengan konfiantza izatea, tartean arrazoi oso indartsurik ez badago behintzat. Konfiantza izateko, coach-ak zintzoa eta gaitua izan behar du.

KIROL-COACHING BATEN PROZESUA

Kirol-coaching batek ez dio arreta jartzen iragana ulertzeari, baizik eta oraina ulertu eta etorkizuna diseinatzeari.

1. JOMUGA ETA HELBURU ZEHATZAK DEFINITZEKO ETORKIZUNERA BEGIRA JARRI.

2. AUKERA BERRIAK BILATU, ORAIN ARTE LORTU EZ DUGUN TOKIAN AURRERA EGITEKO.

3. COACHING DEPORTIVO EKINTZA DA. EKINTZARIK GABE, EZ DAGO ALDAKETARIK.

Coaching deportivo , alto rendimiento, crecimiento personal en Donostia, Guipúzcoa