COACHING PERTSONALA
Coaching pertsonala baliabide ahaltsua da zure onena garatzeko, bai bizitza pribatuan, bai zure lanbidean. Coaching pertsonala aldaketari buruz ari da, aldaketak egiteko moduari buruz. Coach-ak bizitza hobea lortzen laguntzen die pertsonei.
Zeintzuk dira zure ametsak maila pertsonalean?
Zer da garrantzitsua zuretzat?
Oraintxe bertan merezi duzu al duzu?
Zer da posible zuretzat?
ZERGATIK COACH PERTSONAL BAT?
Coaching pertsonalean bezeroaren bizitzaz arduratzen gara arlo guztietan: bizitza pribatua, profesionala, osasuna eta harremanak. Beti egongo da besteak baino lehentasun handiagoa duen gairen bat, baina zabaldu egingo da bezeroaren bizitzako beste alderdi asko jorratzeko, hala nola dieta, bikotekidearekin eta seme-alabekin dituen harremanak, edo lanarekin, karrerarekin eta bizi-baldintzekin duen gogobetetze-maila.
Coach pertsonal batera joateak lagundu egingo dizu norabide zuzena hartzen, zeure kabuz hartuko bazenu baino denbora gutxiagoan. Zure esanetara nago aurrez aurreko saioekin edo skype edo telefonoa erabiliz.

KONFIANTZA
Konfiantza ezinbestekoa da coaching-harremanetan. Konfiantzak denbora eskatzen du. Oso arraroa da norbaitek berehala beste norbaitengan konfiantza izatea, tartean arrazoi oso indartsurik ez badago behintzat. Konfiantza izateko, coach-ak zintzoa eta gaitua izan behar du.
COACHING PERTSONALAREN PROZESUA
Coaching pertsonala ez da lehenaldia ulertzeko, orainaldia ulertzeko eta etorkizuna diseinatzeko baizik.
1. JOMUGA ETA HELBURU ZEHATZAK DEFINITZEKO ETORKIZUNERA BEGIRA JARRI.
2. AUKERA BERRIAK BILATU, ORAIN ARTE LORTU EZ DUGUN TOKIAN AURRERA EGITEKO.
3. COACHING PERTSONALA EKINTZA DA. EKINTZARIK GABE, EZ DAGO ALDAKETARIK.