Non zaude orain?

Meditatzerakoan ez gara gizartetik aldentzen, ez dugu jendartetik ihes egiten; aitzitik, bertan egoki gizarteratzeko prestatzen gara

Thich Nhat Hanh (1926) zen maisu bat da, monje budista eta bakerako ekintzailea, Vietnam-en sortua. 1967an Martin Luther King-ek Bakearen Nobel sarirako izendatu zuen. Munduan zehar bidaiatzen du hitzaldiak ematen eta bere irakaspenak elkarbanatzen.

 

Meditatzeko denbora hartzea ez da mundutik isolatzea. Meditatzea norberarekin konektatzea da, eta beraz, besteekin konektatzeko modu onenean egotea da. Askotan, beste pertsonekiko distantzia-maila norberarekiko distantzia-mailaren isla besterik ez da. Meditazioak sendatzen, oxigenatzen eta garbitzen gaitu. Meditazioak arima garbitzen du. Norberak bere esentziarekin konektatzen duenean eta norberarekin ongi dagoenean, besteekin ongi egoten hasten da. Meditatzeak elkarrizketa emankorrak izateko prestatzen gaitu. Meditatzeak munduarekin konektatzen gaitu, besteekin konektatzen, naturarekin konektatzen, guztiarekin bat egiten. Zerbait handiago baten parte osatzen dugunaren kontzientzia hartzen laguntzen digu, non dena elkar erlazionaturik dagoen.

Hausnarketa: Non zaude orain? Zergatik kostatzen zaigu horrenbeste momentua bizitzea?

Ikasten eta hobetzen segitu nahi baduzu, honako liburu hau gomendatzen dizut:

Chade-Meng Tan, Busca en tu interior, Planeta, Barcelona 2012

Bidaiak jarraitu egiten du…

Related Post
ESTAMOS PREPARADOS, ¿Y TÚ?
MINDFULNESS con Juanjo Lertxundi
Ezagutzen dudan gizaki oro nolabait ere ni baino gehiago da. Zentzu horretan, bakoitzetik ikasten dut.