Detalles de la clase

Zazpi urte pasa dira AUSARTU ZAITEZ liburua idatzi nuenetik eta denbora horretan aldaketa ugari izan ditut bai arlo profesionalean, bai familiarrean eta baita pertsonalean ere.

Orain iritsi da momentua, ikasitako eta barneratutako guztia jendeari erakusteko. Eta zuk ere, nik bezala, nahi izanez gero, zure norabidea hautatzeko momentua ere iritsi da.

Ondorengo galdera hauek erantzutera gonbidatzen zaitut:

Gustatuko litzaizuke,

  • Zuretzako denbora gehiago izatea?

  • Finantza-askatasuna izatea?

  • Dena errazagoa izatea?

  • Barneko bakea lortzea?

  • Zure proiektu profesionala edo pertsonala izatea?

  • Bikote harreman hobea izatea?

  • Edo agian nahiko zenuke beti amestu duzun bizi aberasgarri hori izatea?

Hauetako galderaren bati baietz erantzun badiozu, tailer hau oso lagungarri izango zaizu.

Aldaketaren bidaia hasi nuenean, pentsatzen nuen pilula magiko bat aurkituko nuela. Denborarekin konturatu naiz ordea, ez dagoela pilula magikorik, baizik eta, prozesu magiko bat besterik gabe. Eta horixe da egin nahi dudana tailer honetan; prozesu magiko hori zuri azaldu. Niretzako lagungarri izan diren tresnak zuri erakutsi, praktikan jarri, nire esperientzia kontatu… eta azkenean, zu, zeurea izango den bidai orriarekin eta tresna kutxarekin ateratzea lortu.

Tailerrak hiru zutabe izango ditu:

  1. Aldaketarako tresnak eta teknikak erakutsi.

  2. Teoria azaldu. Prozesu honen atzean neurozientzia dago.

  3. Ikasitako guztia praktikan jarri. Hiruretan garrantzitsuena.

Benetan zure bizitzan urrats handi bat eman nahi baduzu, tailer hau oso lagungarri izango zaizu. Hori bai, kontuan izan behar duzu, posible dela arlo guztietan aldaketa ematea, baina horretarako bi baldintza bete behar direla:

  1. Zure buruarekiko konpromisoa.

  2. Dena ematea.

Tailerra, kartelean jartzen duen egunean eta orduan izango da.

Prezioa 75,00 € eta taldea gehienez 12 pertsonekoa.

Tailerra praktikoa izango da.

Informazio gehiago nahi izanez gero, idatzi lasai mailez eta oso gustura erantzungo dizut.

Juanjo L.

Sherpa Life”

Profesor

http://juanjolertxundi.com/iw-teacher/juanjo-lertxundi/

Juanjo Lertxundi

Profesor de Yoga desde 2005 por Sanatana Dharma. 

Perfil

Información

Horario: 08:00-13:00
Días: 2019ko ekainaren 15ean
Duración: 5 ordu
Inscribete