Gizaki arruntak, zerbait hasten duenean, azkar bukatu nahian pikutara botatzen du

Gizaki arruntak, zerbait hasten duenean, azkar bukatu nahian pikutara botatzen du.

 

LAO-TSÉ

LAO-TSÉ txinako filosofoa izan zen, TAO TE CHING idazlanaren egilea. Tao-a (“bideak”) esaten digu aldaketa beti dagoela eta egia unibertsala hauxe dela.

Ibilbide guztiak lehenengo urratsarekin hasten dira. Urrats bat, gehi beste bat, gehi beste bat, gehi beste bat, norberak denbora hartzen badu, azkenean bide guztia egitea lortzen du. Jende gehienak, arrakasta azkar izan nahian, amorea berehala ematen du. Horren ondorioz, lorez lore, helburuz helburu ibiltzen dira ezer lortu gabe.  Garapen pertsonaleko prozesuetan gehien faltan botatzen den bertutea hauxe da: pazientzia. Naturak eta bizitzak beren denborak dituzte (gaur landatzen badut, berehala uzta bildu?), eta errespetatzen ez denean, pertsonak frustatuta buka dezake. Azkarregi joan nahi izateak eta tarteko geldialdiak ez errespetatzeak ez du emaitzarik ematen. Kontrakoa pentsatzea inuzentea izatea da.

Hausnarketa: zergatik pazientziarik gabe ezin da ezer handirik lortu?

 Liburu bat gomendatzen dizut ikasten eta hobetzen jarraitzeko:

Chopra, Deepak, Las siete leyes espirituales del éxito, Edaf, Madrid 2007

Bidaiak jarraitu egiten du…

Related Post