Erronka ez datza denbora administratzean, gu geu administratzean baizik.

 

250216_ErronkaSTEPHEN COVEY idazle, irakasle eta hizlari ezaguna izan zen. Bere lan ezagunena Los 7 hábitos de la gente altamente efectiva liburua izan zen, hogei milioi ale baino gehiago saldu zituen.

Gizartean barneratuta dagoen gezurrik handiena hauxe da: “ez dut denborarik ezertarako”. Lehentasunak definitzea da arazoa. Beti dago denbora norberak garrantzia ematen dion hura egiteko. Lehentasunak agenda-kontua dira. Ez esan ez duzula denborarik, zure lehentasunak beste batzuk direla baizik. Eta benetan esaten baduzu ez duzula denborarik, esan nahi duzu esklabu bat zarela, ez zarela zu zure bizitza kontrolatzen duena, eta beste batzuek menderatzen zaituztela. Denbora administratu behar dela aipatzen dutenek  zera esan nahi dute: arretaren administrazioa, nire lehentasunaren fokua.

Hausnarketa: zergatik da garrantzitsua enfokatzen ikastea arrakasta izateko?

 Honako liburu hau gomendatzen dizut ikasten eta hobetzen jarraitzeko:

Canfield, Jack, Mark Victor Hansen y Les Hewitt, El poder de mantenerse enfocado

Bidaiak jarraitu egiten du…

Related Post